5/12/12

Euskararen Eguna joana da


Gure txokotxotik lanean jarraitzen dugunez, berandu izan arren euskal kulturarekin loturik gure hurrengo ariketa egiten ari gara. Euskal munduagaz loturik dauden imaginak batzen ditugu internetetik eta gero Picasagaz Collage bat egiten dugu. Hiru onenak geletan ipiniko ditugu koloreetan inprimatuta. Hona hemen adibide on bat.



Baita aipatu GOOGLEri eskatutako laguntza ez bada lortu,
euskal kulturak sorturiko doodlea edo gifa bere bilatzailean agertzea, hemen bere lekutxoa egingo diogu google bilatzailean abenduaren 3an ikusgai egon behar zen irudiari , nola ez?



18/11/12

Aurrera goaz







Lanean jarraitzen dugu eta klasean egindakoa hemen ipintzea ahaztu egiten zaigu. Hala ere, gabonak arte egingo ditugun ikasgai guztien bilduma hitz eman dut aldizkari digital batean ipiniko ditudala. Calameo da gehien gustatu zaidana eta denen moduan oso erraza da. Ba daude gure ikastetxeetan atzerritar piloa saiatzen ari direnak aurrera egiten. Euren lana errazteko orri hau topatu dut ea gustoko duten. Bide batez zuen beste lan bat argitaratzen dut.